XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dana dala, Lazkaoko jaunaren taldekoen poza nirea baino handiagoa zan, askoz ere handiagoa.

Gure aurretik pasatu ziran, ardurea guztiz galduta, oinezkoak algara bizian, mendekua ospatzen jadanik.

Guztien gogoan, duda barik, sokea erabili aurreko jan-edanaldia egoan.

Mikel ere eskegiko ete eben? Bildur batek buruko uleak laztu eustazan.

Gauza ziran hori egiteko, zalantza barik, garai haretan sokea eta sua erabiltea arrunta zalako, oso oker ez banengoan.

Baina, ni ere, zelan ez jakin arren, gauza izango nintzan astakeria galazoteko. Bai horixe!

Zorte handia beharko neban, jakina, zorte itzela; eta ausardia, jakina, eta ez edozelakoa.

Erronka handia zan, bada, Diego eta biona.

Honentzat beharbada ez hain handia; niretzat, barriz, sekulakoa, gisa haretako liskarretan, hil edo biziko burruketan, ez neukalako eskarmenturik.

Pentsatze hutsak ia dardarka jarten ninduan.

- Ardaua eta sagardoa ugari ibiliko da eskuz esku -esan eustan Diegok taldea urrundu eta gero